XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Itoitzekin Elkartasuna taldeko kideek ekintza ikusgarria egin dute LondresenItoitzekin Elkartasuna taldeko hamar kidek eskalatu zuten atzo goizean goiz Londresen jarritako Milurtekoaren Noria, Europan zehar hil honen hasieran abiatu zuten SOS Itoitz salaketa kanpainaren barruan.
Gora igo ziren hamar kideetatik zortzi Poliziak atxilotu zituen, baina beste biak ezin izan zituzten askatu, eta gau osoa bertan igaro dute.
Euskal ekologistak zeuden etxea goitik behera miatu zuen Poliziak, eta lagun bat atxilotu.
GOIZEAN argi hastean hasi ziren Itoitzekin elkartasuna taldeko kideak Tamesisen ertzean berriki paratu den noria erraldoia eskalatzen, segurtasun neurri guztiak gora-behera, eta Indiako taldeko kide batekin batera.
Hauetako lau, hiru solidario eta indiarra, Erresuma Batuko hiriburuko ia izkina guztietatik ikus daitekeen eraikinaren puntu gorenera igo ziren. Han zabaldu zituzten
Ondoren bi lagun mendi-hamaka gorria egokitu eta prestatu ziren egonaldi luzearei eusteko.
Beste biak jaitsi ziren.
Gainontzeko bost kideak noriaren erdialdean gelditu ziren, eta beste bi pankarta zabaldu zituzten bertan.
Ekintzak zailtasun handiak izan zituen, ez bakarrik berez horrelako eraikina eskalatzeagatik, baina atzo Londresen zegoen haizete gogorrarengatik ere.
Eguerdian Polizia, negoziatzeko asmotan, behean zegoen taldearengana iritsi zen, eta zazpi kideak euren borondatez jaitsi ziren.
Hau da
Taldearen asmoa da sei hilabetetan zehar Itoizko arazoa agertu jendaurrean, urtegiaren egoera juridikoa salatu eta dagoeneko 14 urte luze daraman borrokarekiko nazioarteko atxikimenduak eskuratu.
Horiek guztiekin agerraldi publikoa egingo lukete berriro
Gogoratuko denez, urtegiko hormara porlana garraiatzen zuten kableak mozteagatik lau urte eta hilabeteko kartzela zigorra ezarri zien irailean epaile batek talde honetako zortzi partaideri.